Aintzinako ume jolasak
Páginas
(Mover a...)
Página principal
▼
2014-01-29
Jolasteada jugar es...
PUXIK HAUR ESKOLA.
GORA JOLASA.
GORA BERTSOA
JOLASAZ BETERIKO BIZITZA BATEN ALDE.
Jolastea da...
(haurtxo txikiaren doinuan)
Jolastea da eskutik heldu ta hankak paseatzea,
jolastea da pareta hizkitan irakurtzen saiatzea,
jolastea da ziba askatu ta zeba ahoskatzea...
Noren ideia izan da ama jolasa debekatzea?
Jolastea da zilipurdika lurrak kordea galtzea,
jolastea da adar batetik hankak zintzilikatzea,
jolastea da pixerreketan parkeak nabigatzea...
Ta kremaillera trabatu bat da jolasa debekatzea.
Jolastea da denbora pasa ordularia galtzea,
jolastea da enbor batean zirkuluak kontatzea,
jolastea da kabira igo eta kuku kantatzea...
Ta masailean hatz marka bat da jolasa debekatzea.
Jolastea da oherakoan ilargia itzaltzea,
jolastea da pijama jantzi ta ametsak esnatzea,
jolastea da kontrabentanan opari bat zabaltzea,
ta egunsenti lapurtu bat da jolasa debekatzea.
Jolastea da kulunpioa, jolastea ohatzea,
jolastea da olatutxoa, jolastea baratzea,
jolastea da umetokia, jolastea da etxea...
Adin txikiko kartzela bat da jolasa debekatzea.
Jolastea da zuhaitz atzean mundutik ezkutatzea,
jolastea da zapiarekin betiko eskapatzea,
jolastea da hitzak askatu, ta bizitzak asmatzea...
Debekuekinjolastea da jolasa debekatzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Utzi hemen zure iruzkinak /Escribe aquí tus comentarios
‹
›
Inicio
Ver versión web
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Utzi hemen zure iruzkinak /Escribe aquí tus comentarios