Mostrando entradas con la etiqueta Komunikazioa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Komunikazioa. Mostrar todas las entradas

Komunikazioa/ Comunicación

Komunikazio bila/ Buscando la comunicación

Komunikazio bila


Komunikazio positiboa

Komunikazio positiboa


Kontrako komunikazioa

Komunikazio negatiboa


Komunikatzeko jaioak gara, ahoz, keinuz edota beste era batez. Jolasten garenean ikasten ditugu komunikatzeko era desberdinak. Hainbat jolas tradizionalek komunikaziorako aukera desberdinak eskeintzen dituzte. Komunikazio positiboa, laguntzekoa, kolaboratzekoa, kontrako komunikazioa, oposizioa egitekoa, komunikazio eza, hoztasuna.
Kirolek, berriz, neurri oso handi batean komunikaziorako bide bakarra eskeintzen digute, lehia, norgehiagoka, menderaketa. Zu/gu ala ni/gu. Nahiz eta askotan aipatu kolaborazioa ere dagoela, azkenean, inposatzen den egitura, bestea menderatzearena da. Dueloak dira nagusi kirol munduan, beraien ikusgarritasunaren bila dabiltzatenak, oreka, indar parekaketa eta emaitzaren ziurgabetasuna eskeintzen digute.
Eguneroko bizitza, berriz, nahiz eta horrela dirudi, ez da horrelakoa. Besteekiko hartuemanak ugaritzen dira zentzu desberdinetan, positibo, negaibo edota hoztasun baten. Unez uneko egoera aztertu eta horri erantzuna eman, norberak erabakitzen du nola erantzun baldintza guztiak aztertuz gero. Bizitza konplexua da eta jolas tradizionalez konplexutasun horretan murgiltzan gaituzte, erabakitzera behartzen gaituzte eta horrela pixkanaka gure nortasuna eraikitzen dugu.
Ezin dugu mugatu gure komunikazio aukerak eredu tinko batetara bakarrik, nahiz eta eredu hori komunikabideetan gailentzen den eredua izan.