"Betiko jolasak" euskara hutsez 1go liburua.


Bazen garaia, Alfredok Lopez de Sosoagak liburu interesgarri honen berri eman digu. Benetan baliogarria Heziketa Fisiko irakasleontzat eta batez ere jolasan, jokoan, eta jolasa-jokoan sinesten dugunontzat. Erabili.com-en irakurri ahal dugu:

Euskaraz soilik egindako betiko jolasen lehen bilduma

2006-03-14 / 07:00 / Nekane Martiarena - Xabier Susperregi - Iñigo Izargarai KULTURA

Play-Station, Nintendo edo Game-Boy bezalakoez haratago haurrek jolasteko mila aukera dituztela, eta jolasak taldean eta euskaraz egiteko ere bai. Horixe gogora ekarri, erakutsi eta aldarrikatu nahi izan dute Oiartzungo hiru gurasok. Haseran beraien herriko familiei zuzendutako lanak oihartzun zabalagoa izan du, eta Betiko Jolasak izeneko liburua Euskal Herriko hainbat saltokitan ere eskura daiteke jada.

0 comentarios: