Hodei Leon Kareaga eta familia.

Kaixo:

Alkartu Ikastolako Hodei Leon Kareaga nauzue, bost urteko gelakoa, eta nire aitaren jolas lekuren bat aurkeztu nahi dizuet. Argazkietan ikus daitezke nire aitaren eskolatik hurbil zeuden abenturetarako toki ezin hobeak: Ametzagako iturria, Bengolearako bidea, Tellaetxeko parkea (Castaños ibaiaren parean), eta Gorostitzako maldak eta basotxoak. Hantxe ematen zituzten egunero eskolatik atera ondorengo udaberriko arratsalde dibertigarriak eta sorpresaz beterikoak, arraintxoak harrapatzera uretan sartzen, zuhaitzetara igotzen, bolatokian boloetan jokatzen, edo uda partean igerilekuaren barruan egin zitezkeen uretako jolas kilikagarriak egiten.
Besterik gabe, agur bero bat ume eta guraso guztientzat eta, badakizue, segi jolasten!
Hodei.







0 comentarios: