Kometak lau haizetara.

Gaur, Ingurugiroaren munduko eguna da, hori ospatzeko datorren ekainaren 20an Muskizko hondartzara joango gara 4.A eta 4.Bko ikasleak goizeko 9:00etatik  arratsaldeko 15:00 etara. Bertan, Aines Aarizmendiren eskutik Mare Urdinaren partaidea eta Surfrider Foundation ONGren laguntzarekin gure kostaldea zaintzen ikasiko dugu eta are gehiago, hondartza gure patrimonio naturala dela eta aisialdirako une aparta ere badela konturatuko gara. Bertan kostalde zati bat garbituko dugu, ondoren ekintzaren ondorioak aterako ditugu, gizakiok sortzen dugun kutsaduraren arrazoiak aztertu, ulertu eta ekiditzeko joerak bultzatu.

Ondoren haizearekin jolastuko gara, haizea irakurri eta berarekin olgatu. Horretarako gure ikasleek kometa eraiki, hegaldatu eta gozatu, besteekin jolastu, beraien trebezia elementu zail batekin azaldu, kometa lagun. Hondartza beste modu batean gozatzeko aukera, natura, ekologia, sentsibilizazioa, heziketa fisikoa, esku-lana, aisialdia. Egon badago gauzak egiteko beste modu batean. Ondo pasatuz asko ikas daiteke. Seguru nago.
Hona hemen informazio gehiago.



Agian iazko ekintza ikustea ere nahi duzue. Espero dut gustoko izatea.