Olentzero dator!

Olentzero, urtero lez, bisitan etorri zaigu, poza, opariak, ilusioa ta zoriontasunez beterik gurekin igaro du goiza. Hona hemen horren lekuko argazkiak. Sakatu irudian eta gozatu. eskerrik asko egon zareten guzti guztieei Olentzerori merezi duen agurra egiteagatik. Jaso ezazue besarkada handia, izan onak eta formalak, ondo pasau ta gutxi gastu, ta bueltak amari.
P.D.
Olentzerorekin hizketan, oporrak direla eta honako hau erabaki dugu.
Etxerako lanak hauexek dira:
Goizez esnatutakoan JOLASTU
Gosaldu ondoren: JOLASTU
Bazkaldu baino lehen: JOLASTU
Bazkaldu ta gero: JOLASTU
Azkaldu baino lehen: JOLASTU
Afaldu baino lehen: JOLASTU.
Guzti hau, lagunak, familiakide eta jolasa maite duten guztiekin egin opor guztietan zehar.


Gora oporrak.
Alkartu Ikastolak jai zoriontsuak opa dizkizue.