Iturri Bira IV 1go Etapa Alkartu Hamilton Joane Somarriba

ALKARTU- HAMILTON ( Kanada) 200zm Joane Somarriba

Hasi da IV  Iturri Bira. Jendetsuena, 190 "Iturrilari", 38 talde, benetako "pelotoia". 24 epaile-laguntzaile, 6 kazetari eta 2 komisario eta 30' 200zmko zirkuitoa zeharkatzeko, mendia eta guzti. Etapa gogorra antolaketa aldetik eta eguraldia etsai. Azken hiru iturri biretan eguraldia lagun, aurten neguak eduaberriari muzin egin nahi dio eta gurekin geratu.
Iturrilariei ez die axola negukeriarik eta ilusioz eta kemenez lanean, barkatu, jolasari ekin diote, esku batean hamaiketakoa, bestean "pititakoa" prest eta buruan ametsa, ostiralean podiumean igo eta txapeldunaren txapela jantzi. Aurten bai Alkartu  Ikastola, Jom Uriartek, gure padrinoak, esan  zuen lez, aurten bai Alkartuko iturriek eta iturrilariek mundua menderatzeaz gain munduko txapeldunak ezagutu eta beraiekin solasaldian egoteko aukera izanen dute.
Mundialak gara honez gero eta mundialak dira ere Joane Somarriba eta Abraham Olano eta nola ez, Miguel Indurain. Lehenengo biak gurekin izango dira, Olano datorren ostegunean, martxoak 26an, Joane maiatzaren azken astean, Miguelek ezin zuen, dena den hiruei txapela emango diegu eta gure ohorezko lekuan izango dira, nola ez.
https://plus.google.com/photos/107794058659185056594/albums/6130047921824186465

0 comentarios: