Heziketa Fisiko emozionala. Konpetentzia emozionalak lantzen.

Duela hiru urte hasi ginela konpetentzia emozionalak lantzen Heziketa fisikoan. Rafael Bisquerraren eredua jarraituz eta Pere Lavegak proposatutako 13 emozioen inguruan. Prakatikara eramateko Irene Pellicer Royoren proposamena hartu genuen eredua eta horrez gero emozioek Heziketa Fisikoan badute zer esan  handia.
Gure gimnasioan kontzientzia emozionla, erregulazio emozionala eta aurte autonomia emozionala izan dira ardatz nagusiak.
Horretarako 1go urtean Kontzientzia emozionala landu genuen, prozesu osoaren oinarria delako, iaz erregulazio emozionalari ekin genion, Gure bake txokoa sortu eta baretzeko txokoa ere, aurten, hirugarren konpetentzia emozionala, autonomia emozionala lantzen ari gara eta horretarako, besteak beste ddesafio kooperatiboak landuko ditugu, Jon Ortuondorekin egindako ikastaroari esker.


0 comentarios: