Duela urte batzuk aukera paregabea izan nuen Joseba Etxebesteren eskutik Pierre Parlebas ezagutzeko. Garai horretan, Josebak, IVEF-en Pierre Parlebasek emango zuen formazio saiora gonbidapena luzatu zidan eta , nola ez, baietz esan nion.
Denboran liburuetan irakurrita nuen autorea ezagutzeko aukera izan nuen. Alkartu Ikastolako Ikas-komunitatearen Memoria Ludikoaren berreskurapenari buruz berri eman nion Pierr-i eta aurrera jarraitzeko proiektuarekin aholkua eman zidan.
Urteak joan, berriro ere, Josebaren eskutik, honako bideoa helarazten dizuet zuekin elkarbanatzeko eta adierazteko, proiektua martxan jarri zenetik, 10 urte jada, oraindik tinko diraudala Jolasaren garrantzia eta beharra aldarrikatzen. Benetan, berreskuratu, bereganatu, gorde eta zabaldu beharrean gaudela ziur nagoelako.
Espero dut gustoko izatea.
Pierre Parlebas. Sociologue spécialiste des jeux et du sport. Les Jeux Regionaux.
Publicado por Joseba en 8:41 Etiquetas: Pierre Parlebas
0 comentarios:
Publicar un comentario